Areatzako “Euskal Jaia” 2009.10.17

Azaroa 13, 2009
Etiketak: ,

areatza3

Urriaren 17an Areatzan izan ginen linugintzaren prozesua erakusteko, bertako udalak antolatutako “Euskal Jaiaren” barruan; ekintza hori Bizkaiko Foru Aldundiak “Ondareari buruzko Europako Jardunaldi”ei lotuta, urtero antolatzen dituen jardueretako bat izan zen.

Gure saioak ikusmin handia sortu eban jendearen artean eta batez be andrazkoak hurbildu jakuzan, euren esperientziak linugintzan kontatzeko. Batan batek negar-malkoak be bota ebazan, aspaldiko garaiak gogoratuz, eta hori benetan hunkigarria izan zen, geuretzat ere.

Edozelan be, bai antolatzaileek eta bai jendeak erakutsitako harrera eskertu behar dogu, oso gustura sentitu ginelako.

Gure erakusketa amaitutakoan, herri-bazkarirako gonbita izan genduan, eta bertan izan ginen arratsaldeko seirak arte, abestu eta dantzan eginez, bertako jendeagaz batera.

El día 17 de Octubre estuvimos en Areatza, mostrando el proceso del Lino en la “Euskal Jaia” que celebraba el Ayuntamiento de la localidad, dentro de las actividades que la Diputación Foral de Bizkaia organiza anualmente en el marco de las denominadas “Jornadas Europeas de Patrimonio”.

Nuestra actividad creó gran expectación y mucha gente (principalmente mujeres) se acercó a contarnos sus recuerdos de los trabajos del Lino. A alguna de ellas se le derramaron algunas lágrimas recordando tiempos pasados, y esto nos emocionó enormemente.

Tenemos que agradecer la buena acogida recibida y lo bien que nos trataron en todo momento.

Tras la demostración fuimos invitados a la comida popular, que se alargó hasta las 6 de la tarde entre cantos y bailes y en la que participamos activamente.

areatza

areatza2

0

“Antzineko”ren web berria.

Apirila 21, 2009
0